XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste historio batek hauxe dio: Kaid zeritzan errege hinduarrak, bere etsaiak bata bestearen atzetik garaitu ondoren, geldialdiari emana zegoen eta, bere herriak pakean bizi ziren bitartean triste aurkitzen zen, hain triste, ezen hiltzea nahi baitzuen.

Egoera horretan aurkitzen zelarik bere ministro Sase-rengana (edo Sisa) jo zuen Esan iezadazu - esan zion hain jakintsua zen gizonari- nola libra naiteke gauza guztiek nahigabea besterik sortzen ez didaten hagoadura eta hondamendi honetatik?.

Orduan, joku zoragarri bat bazela eta, nahi bazuen erakutsiko ziola esan zion Sasa-k.

Erregeak pozik onartu zuen eta berehala ikasi ere jokatzen; hain atseginez hartu zuen, ezen bere zoritxar guztiak bapatean izkutatu baitziren.

Eta orduan zera esan zion ministroari: Aizu Sasa! Ez al nizun nahi zenuen saria agindu?.

Eska ezazu, bada.

Eta Sasa-k lehengo historioan esandako bera eskatu zuen.

Pasadiozko interesa besterik ez duen historio honetan bi elementu dira bere egituraren azterketan aldatzen ez direnak: xakea gizon bakar batek asmatua ote den ustea eta asmakizun honegatik eskatu zuen saria, zeinaren helburua gizon horren buru argia eta zolitasuna (errege berarena gainditzeko kapaz izan baitzen) azaltzea baita.

Historian zehar egin diren ikerketen eritzi orokorrena zera da: xakea Indiatik datorkigunaren egiaztapena.

India eta Persia-ko ibiltiaren arteko kultura eta merkatalgoaren elkartrukaketa dela medio, joku hau berehala zabaldu zen arabiarren artean, pertsiarren lurraldeak indarrez hartzean.

Bizantinoen enperadoregora ere pasatu zen eta, berehala, turkoek bereganatu zituztenen arteko lujo inportatua bilakatu zen.

Hala ere, badira historialari batzu, horien artean aipagarriena Jose Brunet, xakearen jatorriak antzinako egiptoarren garaian (k. a. 3.000 urte inguru) dituela hastapenak esaten dutenak.

Brunet-ek, liburuan, ikerketa sakonak egiten ditu jatorriz egiptotarra dela frogatzeko, horretarako aurkitutako hainbat eta hainbat aztarren arkeologikoetan oinarriturik.

Xakea lau erregeen joku edo chaturanga-tik datorrela ukatu egiten du historialari honek, zeren nahiz eta oso zaharra izan, guk ezagutzen dugun pertsiarren shatrang (xake arrunta) baino berriago eta gaitzago baita.